Herramientas
Cambiar el país:
Europa Press - Euskera
Europa Press - Euskera
Gasteizko Udalak parke eta lorategietako lurzoruak aztertuko ditu zuhaitzen "narriadura" dela eta
Gasteizko Udalak hiriko lorategi eta parkeetako lurzoruaren kalitatea aztertzeko txosten bat egingo du, azken urteotan hiriko zuhaitzek "narriadura" jasan dutelako. Kontratazio mahaiak astearte honetan bertan esleituko ditu lanak, eta hiriko 16 parke eta lorategitan egingo da laginketa.
8 h
europapress.es
EHUko Gipuzkoako campuseko Enplegu Foroa egingo da ostegunean Donostian
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako campusak Enplegu Foroa egingo du ostegunean, apirilaren 25ean, eta arlo guztietako enpresa eta erakundeek beren lan eskaintzak aurkeztuko dizkiete unibertsitateko graduatu eta ikasleei Ignacio Maria Barriola zentroan, Donostian.
8 h
europapress.es
EAEko elikagaien industriako 30 bat enpresa izango dira Gourmets eta Seafood Expo Global azoketan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) elikagaien industriarako nazioarteko bi azoka garrantzitsuenetakoak egingo dia aste honetan, Gourmets Madrilen eta Seafood Expo Global Bartzelonan, eta elikagaien eta edarien 30 bat euskal enpresa ekoizlek hartuko dute parte bietan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Hazi Fundazioaren bidez antolatutako 'Euskadi Basque Country' standaren barruan.
8 h
europapress.es
Barakaldoko Udalak euskara sustatzeko hirugarren ekintza plana abiatu du herritarren parte hartze prozesu batekin
Barakaldoko Udalak (Bizkai) euskara sustatzeko hirugarren ekintza plana jarri du martxan herritarren parte hartze prozesu baten bidez. Horrela, inkesta bat abiatu da mezu elektroniko, whatsapp eta udaleko sare sozialen bidez, modu anonimoan betetzeko, herritarrek iritzia emateko eta hirian euskararen erabilera areagotzeko ekintzak eskainiz.
9 h
europapress.es
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea ostegunean hasiko da, Eskoriatzan
Gipuzkoa Bertsotan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hasiko da ostegunean, apirilaren 25ean, Eskoriatzan. Hurrengo egunean Zestoan eta Gabirian izango dira saioak, eta Zestoakoan dagoeneko sarrera guztiak saldu dira, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.
9 h
europapress.es
Turismo enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzetara 1,2 milioi euro bideratu ditu Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak turismo enpresen ekintzailetza sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko 2024ko laguntzak onetsi ditu astearte honetan. Laguntzen zuzkidurak 2023ko deialdiko aurrekontu bera mantendu du, 1.285.000 euro, hain zuzen, eta turismo ekintzailetza eta lehiakortasuna indartzea eta bultzatzea da xedea.
9 h
europapress.es
Jaurlaritzak 7,28 milioi banatuko ditu film luze eta labur eta serieetarako laguntzetan, iaz baino 4,8 gehiago
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak film luze eta laburren eta serieen ekoizpena sustatzeko diru laguntzen deialdia onartu du astearte honetan, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 7.280.000 euro bideratuko ditu, aurreko ekitaldian baino 4,8 milioi euro gehiago.
europapress.es
Sarrerak %12,7 eta gaualdiak %42,0 gehitu dira martxoan EAEko landa ostatuetan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) landa ostatuek 12.199 bidaiari sarrera eta 31.415 gaualdi zenbatetsi dituzte martxoan, hau da, aurreko urteko hil berean baino %12,7 eta %42,0 gehiago, hurrenez hurren, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
europapress.es
EAEko urteko lehen hiruhilekoko BPG %0,5 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean eta %1,6 iazkoaren aldean
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) %0,5 igo da 2024ko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean, eta hazkundea %16koa izan da 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Eustat euskal estatistika erakundeak egindako hiruhilekoko kontu ekonomikoen zenbatespenen arabera.
europapress.es
Gasteizko Enplegu Foroak 96 enpresa eta erakunde bilduko ditu maiatzaren 9an
Empleo Gune Gasteizko Enplegu Foroa egingo da maiatzaren 9an Arabako hiriburuko Europa biltzar jauregian, eta 96 enpresa eta erakundek hartuko dute parte 712 enplegu aukera baino gehiago eskaintzeko.
1 d
europapress.es
Makusi haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma berria abiatuko du ostiralean EITBk
EITBk sortutako Makusi haur eta gaztetxoentzako euskarazko doako plataforma digital berria abiatuko da ostiralean apirilaren 26an. Komunitate digital berrian entretenimendua izango dute nagusi, euskaraz, eta etxeko txikienek modu seguruan biziko dituzte sareko esperientziak.
1 d
europapress.es
EAEko hoteletako sarrerak %16,5 eta ostatu gauak %19,5 gehitu dira martxoan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 300.688 sarrera eta 575.846 ostatu gau zenbatetsi dituzte martxoan, hau da, 2023ko hilabete berean baino %16,5 eta %19,5 gehiago, hurrenez hurren. Kontuan izan behar da 2024an Aste Santua martxoan izan dela, eta iaz, berriz, apirilean izan zela, Eustat euskal estatistika erakundeak jakinarazi duenez.
1 d
europapress.es
Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunari buruzko sentsibilizazio kanpaina abiatu du Bilboko Udalak
Bilboko Udalak sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan datorren ostiralean ospatuko den Ikusgaitasun Lesbikoaren Eguna dela eta, emakume lesbianen errealitatea ezagutzera emateko helburuarekin. Horrela, besteka beste, Bilboko baldosa egokitu du, bandera lesbikoaren koloreekin margotuz -zenbait arrosa tonu, zuria, gorria eta laranja-.
2 d
europapress.es
Haurreskolak Partzuergoan izena emateko epea zabalik dago
Haurreskolak Partzuergoak 2024-2025 ikasturtean bere haur eskoletako batean hasi nahi duten umeen izen-ematea eta plaza eskaera egiteko epea ireki du astelehen honetan, apirilaren 22an. 2023. eta 2024. urteetan jaiotako haurtxoen guraso edo legezko tutoreek maiatzaren 10era arte egin ahal izango dute eskaera, aurrez aurre partzuergoko eskoletan edo sarean www.haurreskolak.eus atariaren bidez.
2 d
europapress.es