Herramientas
Cambiar el país:
Europa Press - Euskera
Musika Bulegoa sarien 8. edizioko Publikoaren Saria bozkatzeko fasea datorren astelehenenean bukatuko da
Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak antolatutako Musika Bulegoa sarien zortzigarren edizioko berrikuntza garrantzitsuena Publikoaren Saria da, eta herritarrek 48 proposamen finalisten artean bozkatzeko fasea datorren astelehenean amaituko da, maiatzaren 6an.
europapress.es
Bi gizon atxilotu dituzte Getxoko supermerkatu batean eta Barakaldoko saltoki batean lapurtzeagatik
Ertzaintzako agenteek 18 eta 20 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten ostegunean Barakaldon, Getxoko supermerkatu batean elikagaiak eta Barakaldoko bertako saltoki batean kirol materiala lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
europapress.es
Gasteizko Udaleko Folklore Akademiak datorren ikasturterako izena emateko epea irekiko du astelehenean
Gasteizko Udaleko Folklore Akademian 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea datorren astelehenean irekiko da, maiatzaren 6an, eta hilaren 26era bitartean egongo da zabalik.
europapress.es
Bilboko Udalak egungo errealitatera egokitutako kale izendegi fiskal berria izango du datorren urtean
Bilboko Udalak egungo errealitatera egokitutako kale izendegi fiskal berria izango du datorren urtean. Sailkapena berriak 1987tik indarrean dagoena ordezkatu eta hiriak bizi izan duen bilakaera islatuko du. Modu honetan, udal gobernuak hartutako konpromisoa beteko du, Marta Ajuria Ogasun zinegotziak adierazi duenez.
europapress.es
EAEko portuek 6,7 milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel jaso dituzte
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) portuek 6.734.991 kilo antxoa eta 9.150.787 kilo berdel jaso dituzte maiatzaren 1era arte bildutako datuen arabera. Antxoa kiloaren batez besteko prezioa 1,51 euro izan da, eta berdel kiloarena 1,33 euro.
europapress.es
Desgaitasuna duten pertsonek laguntza pertsonalerako eskubidea aldarrikatu dute Bilbon
Fekoor Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak elkarretaratzea egin du ostiral honetan Bilboko Plaza Biribilean Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren Egun Nazionala dela eta, kolektibo horrek laguntza pertsonalerako duen "oinarrizko eskubidea" aldarrikatzeko.
europapress.es
Gurutzetako ospitaleko sarrera nagusia itxiko da astelehenetik harrera eta arreta zerbitzua berritzeko lanak egiteko
Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko sarrerako atondoa eta harrera, paziente eta erabiltzaileen arreta zerbitzua eta informazio unitatea eraberritzeko lanak hasiko dira datorren astelehenean, maiatzaren 6an, herritarrei arreta modernoa eta pertsonalizatua eskaintzeko asmoz. Obrak udako hiletan ere abian izango dira, eta osasun zentrora
europapress.es
Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu asteburuan
Euskotren sozietate publikoaren Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu asteburu honetan, azarora arte larunbat, igande eta jaiegunetan egingo den 2024ko denboraldiaren baitan.
europapress.es
Adimen artifiziala izango da hizpide maiatzaren 10ean Bilbon egingo den 'Zientziaz blai' jardunaldian
Logos elkarteak 'Zientziaz blai. Zientzia eta gizartea' jardunaldia antolatu du maiatzaren 10erako Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, adimen artifizialak sortu dituen galdera batzuei erantzuteko asmoz. Herritarrei irekitako hiru hitzaldi izango dira eta gaiaren inguruko adituek emango dituzte, adimen artifizialaren aukerak eta erronkak ikuspegi ezb
europapress.es
Ibilgailuen berrien salmenta %13,9 hazi da EAEn apirilean eta %5,5 urteko lehen lauhilekoan
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.987 auto eta lur orotako ibilgailu matrikulatu dira apirilean, hau da, 2023ko hilabete berean baino %13,9 gehiago. Horrela, 2024ko lehen lau hilabeteetan 8.063 salmenta egin dira, iaz baino %5,5 gehiago, fabrikatzaileen (Anfac), emakidadunen (Faconauto) eta saltzaileen (Ganvam) elkarteek emandako datuen arabera.
europapress.es
Gorka Urbizu, Mariona Borrull eta Josetxo Cerdan izango dira Dock of the Bay jaialdiko lehiaketako epaimahaikideak
Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiaren 17. edizioa ekainaren 17tik 22ra egingo da, eta antolakuntzak iragarri du Gorka Urbizu musikaria, Mariona Borrull zinema kritikaria eta Josetxo Cerdan katedraduna izango direla film luzeen lehiaketako atalaren epaimahaikideak.
europapress.es
Alkarbidek Bizkaiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatuko du ostiralean
Alkarbide Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak 'Kaishop, Euskara + 0 km = kalitatea' izeneko kanpaina jarriko du martxan ostiralean, maiatzaren 3an, lurraldeko hainbat udalerri eta eskualderekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko asmoz.
europapress.es
13 film labur lehiatuko dira 30. FANT jaialdiaren FANT Laburrean-Euskal Filmak sailean, lau euskaraz eginak
13 film labur izango dira lehian Bilboko Udalak antolatutako FANT jaialdiaren 30. edizioaren FANT Laburrean-Euskal Filmak sailean, eta horietako lau euskaraz egindakoak dira. Filmak Campos Eliseos antzokian proiektatuko dira ostiralean, maiatzaren 3an, zinemaldiaren irekiera ekitaldiaren ondoren.
europapress.es
Udaberriko Bertso Saioak egingo dira maiatzean Bilboko Santutxu auzoan
Bilboko Udalak eta Santutxuko Bertso Eskola elkarlanean antolatzen dituzten Udaberriko Bertso Saioak programaren beste edizio bat izango da maiatzean Santutxu auzoko Karmelo plazan. Hiru saio izango dira, maiatzaren 4, 11 eta 18an, eta hilaren 24an ohiko bertso-poteoa egingo da Karmelo plazatik bertatik hasita.
europapress.es
Artziniegako VIII. Kontzertu Zikloa maiatzaren 31n hasiko da eta sei emanaldi izango ditu
Mendieta Kultura elkarteak Artziniegako (Araba) VIII. Kontzertu Zikloa antolatu du eta sei proposamen eskaini ditu maiatzaren 31tik uztailaren 12ra bitarte. Saio bakoitzaren sarreraren prezioa 7 euro izango da, eta guztietarako bonuarena, berriz, 35 euro.
europapress.es
EAEko 100dik gora udalerrik egin dute bat jada Mugiment Kirol txartelarekin
Gipuzkoako Urnietak eta Bizkaiko Lemoizek bat egin dute Mugiment Kirol txartelarekin, eta horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ehundik gora udalerritako herritarrek ekimenera atxiki diren beste herrietako kirol azpiegiturak erabil ditzakete jada, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik jakinarazi dutenez.
europapress.es
EHUk 252 milioi euro lortu ditu azken bost urteetan ikerketa eta transferentziaren bidez
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 252 milioi euro baino gehiago lortu ditu 2019tik 2023ra bitarte 257 ikerketa taldek proiektuetan eta kontratuetan egindako lanari esker. Talde horietan 3.400 ikertzailek egiten dute lan gaur egun, 2019an baino %14 gehiago.
europapress.es
Eskola jazarpeneko 218 kasu identifikatu ziren EAEn 2022-2023 ikasturtean, aurrekoan baino 61 gehiago
Eskola jazarpeneko 218 kasu identifikatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan 2022-2023 ikasturtean, hau da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak aztertutako 1.543 kasuen %14 eta aurreko ikasturtean baino 61 gehiago.
europapress.es
Santa Marinako Ekografia Klinikoko Unitateak Espainiako Barne Medikuntzako Elkartearen 'Bikain' bereizgarria lortu du
Bilboko Santa Marina ospitaleko Barne Medikuntza Zerbitzuko Ekografia Klinikoko Unitateak Espainiako Barne Medikuntzako Elkarteak ematen duen 'SEMI-Excelente' zigilua lortu du, unitate aurreratuaren kategorian. Bereizgarria ematen da ekografia klinikoko asistentzia jarduera egoiliar eta espezialisteei irakastearekin eta arlo horretako ikerkuntzarek
europapress.es
Adikzioak eta behar soziosanitarioak dituztenentzako 'Erdu' programaren aurrekontua bikoiztu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 'Erdu' programa indartu du baliabideak gehituz. Hain zuzen, ia %50 gehitu du programaren jarduerari erantzuteko aurrekontua, eta iazko 250.000 euroetatik aurtengo 370.798 euroetara pasatu da (%48,32 gehiago). Pandemia betean sortu zen programetako bat da, eta adikzioak eta be
europapress.es